Aralarko erromeriarako izen ematea zabalik

Guaixe 2014ko maiatzaren 20a

Urtero moduan Aralarko santutegia arakildarren bilgune izanen da egun batez. Aurten egun hori garagarzaroaren 8an izanen da. Egitarauari dagokionez, 13:15ean meza izanen da santutegian eta hura despeditzerakoan herri-bazkaria. Bazkarira joan nahi dutenek garagarzaroaren 2ra arteko epea dute udaletxean txartela hartzeko. Ibarrean erroldatutakoek 16 euro ordaindu beharko dituzte bazkariagatik, erroldatuak ez daudenak 24. Arakilgo Udaletik jakinarazi dute Irurtzungo plazatik abiatuko den autobusa ere izanen dela.