Tourra prestatzeko ezinbestekotzat jotzen den Dauphiné Liberé Criteriuma jokatzen ari da. Tartean Movistar Team taldeko Imanol Erbiti dabil. Atzo Ambert eta La Teil arteko etapa jokatu zen, 194 km-koa, eta Hiriberrikoa eguneko bigarren ihesaldian sartu zen, beste 7 txirrindularirekin batera. Baina tropelak ihes egindakoak harrapatu zituen. Esprintean erabaki zen irabazlea eta Giant taldeko Nikias Arndt nagusitu zen, Boeckmans eta Rensburgen aurretik. Movistar taldeko Imanol Erbiti 94.a izan zen, denbora berean. Sailkapen orokorrean Cris Froomek (Sky) jarraitzen du lider, Alberto Contador (Tinkoff) 12 segundora dagoela. Erbiti 76.a da, 11:56era.