Erorikoak garaipena lapurtu zion Erbitiri

Guaixe 2014ko ekainaren 12a

Ihes eginda zoala Manse jaisten erori zen eta bere atzetik zetorren Trofimovek irabazi zuen Dauphinéko etapa

Imanol Erbitik ez zuen atzo zortea alde izan. Dauphiné Liberéko 4. etapan, eguneko ihesaldian zioan Hiriberrikoa, baina Manse jaisten erorikoa izan zuen. Zorionez, ez zuen minik hartu baina, zoritxarrez, garaipenagatik borrokatzeko aukera galdu zuen, ihesaldiak arrakasta izan baitzuen. Katushako Yuri Trofimovek irabazi zuen etapa. Erbiti13.a izan zen, 1:31ra.