Erbiti 60.a Dauphinén

Guaixe 2014ko ekainaren 16a

Andrew Talanskyk irabazi du proba eta Mikel Nievek azken etapa

Alberto Contadorri 27 segundo aterata eta Froomek 4 minutu pasa galduta, eguneko ihesaldiari esker lortu zuen Garmineko Andrew Talanskyk Dauphiné-Liberé irabaztea. Azken etapa Sky taldeko Mikel Nievek irabazi zuen, helmugara ihes eginda iritsi zen taldetxoari 3 segundo aterata. Movistarreko Imanol Erbiti 60.a sailkatu da sailkapen orokorrean, 23:55era.