Eskola-garraiorako aurre-matrikula epea zabaldu du udalak

Guaixe 2014ko ekainaren 18a

Garilaren 7ra arte egin daiteke, udaletxean. Han edo www.arakil.net-en daude inprimakiak.

Arakildik Irurtzungo Atakondoa eskolara joaten diren ikasleen gurasoei udalak jakinarazi die eskola-garraioa antolatzeko aurre-matrikula egin beharra dutela. Ruben Goñi alkateak bando bidez jakinarazi du heldu den ikasturtean eskola garraioan aldaketak izan daitezkeela eta hori antolatzeko udalak nolabaiteko erreferentzia bat behar duela.

Alkateak jakinarazi du iraileko aurreneko egunetan eskola garraioko ordutegi, ibilbide, kostu eta gainerako informazioa emanen duela udalak. Orduan behin betiko matrikula egin beharko da.