Arakilgo Udalak, Arakilgo Kultur Kontseiluaren laguntzarekin, iganderako mendi martxa antolatu du. Mendizaleak goizeko 9:00etan aterako dira Hiriberritik, eta Aralartik barna Iribasera iritsiko dira, Berastegi harratea, Agiri, Ata eta usotegietatik pasa eta gero. 4 ordu inguruko ibilbidea izango da, zailtasunaren aldetik moderatua. Ibilbidea bukatuta, Iribasen, Larraun ibaiaren iturburuan, saiheski erreen bazkaria egingo dute.
Izena emateko
Ekainaren 19a baino lehen Arakilgo udaletxean: 948 500 101, 634 584 226, arakilkultura@gmail.com, Facebook (ArakilKultura) edo Twitter (@ArakilKultura). Pertsona bakoitzak 5 euro (bazkaria).