Larrunera eta Sarako kobazuloetara joateko gonbita

Guaixe 2014ko ekainaren 23a

Arakilgo Udalak txangoa antolatu du uztailaren 5erako.

Arakilgo Udalak txango polita antolatu du uztailaren 5erako. Larruneko tren famatua hartuz Larrun mendira igotzea da plana, gero bazkaldu eta arratsaldean Sarako kobazuloetara bisita gidatua egiteko.

Autobusa 7:45ean abiatuko da Irurtzungo Matxaingo parkinetik eta txangoa egitera animatzen direnek 9:30ean hartuko dute Larrunera igotzeko trena. 11:30ean Azkaine ezagutuko dute eta 13:00etan bazkari ederrean bilduko dira Hotel du Ponten. Arratsaldean, 16:00etan, Sarako kobazuloetara bisita gidatua eginen dute.

Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 3ra arte. Horretarako, Arakilgo udaletxera jo behar da: 948 500 101 / 634 584 226 telefonoak, arakilkultura@gmail.com posta, Facebook edo @ArakilKultura.