Asteburuan Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira eta Movistar Team izan da jaun eta jabe. 47 kilometroko erlojupekoan Alejandro Valverde izan zen azkarrena (58:00), bere taldekide Ion Izagirreri 56 segundo aterata. Hiriberriko Imanol Erbitik, aurreko bien taldekideak, sekulako lana egin zuen eta 5.a sailkatu zen, 1:19ra. Bestalde, igandean jokatutako lasterketan Movistarreko Ion Izagirre eta Alejandro Valverde iritsi ziren helmugara biak batean, eta Valverdek ez zuen esprinta jokatu. Hortaz, Izagirre izan zen txapelduna, Valverderen aurretik (4:53:51). Imanol Erbiti 31.a sailkatu zen, 2:26ra.
Sakanatik sortutako Rural Kutxak ere lan txukuna egin zuen. Igandeko lasterketan Luis Leon Sanchez laguarrena izan zen.
Erbiti Tourrera
Imanol Erbiti Movistarreko talde gizon bikaina da, luxuzko gregarioa. Horrela, Hiriberrikoak Tourrean parte hartuko du, Alejandro Valverde liderra laguntzen. Beraiekin batera, Gadret, Herrada, Intxausti, Ion Izagirre, Plaza, Rojas eta Visconti ariko dira larunbatean abiatuko den munduko txirrindularitza proba famatuenean.