Irurtzungo Udalak egin moduan, Arakilgo Udalak ere hainbat arakildarrek jasotako isunen kontra eta adierazpen askatasunaren aldeko mozioa onartu zuen. Guardia Zibilak isunak kontzentrazio eta jarduera baketsuetan jarri zituela salatu eta halakoak Irurtzungo Guardia Zibilaren jarrera normalizatu batekin saihestu zitezkeela nabarmendu du udalak bere erabakian.
Isunak pertsona berak jasotzeak dakarren jazarpena eta adierazpen askatasunari isun bidez jarri nahi zaion mugak eta zigorrak salatu ditu Arakilgo Udalak, adierazpen askatasun eskubidea errespetatzearen alde azalduz. Aipatutako isunak kentzea eskatu du udalak. Azkenik, Udalak Carmen Alba Gobernu Ordezkariarekin eta Irurtzungo Guardia Zibilaren arduradunarekin bilera eskatuko du udalaren jarrera azaltzeko.
Data Protestaren zergatia Isunak Kopurua
2012ko maiatza. Preso gaixoen eskubideen defentsan egindako kontzentrazioa. 1 450
2013ko agorrila. Inasa desegitearen kontra eta lanpostuen defentsan manifestazioa. 7 2.450
2014ko otsaila. Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko eta preso gaixoen
giza eskubideen defentsan egindako protesta baketsua. 7 3.150
Egun ezberdinak Autopista Elektrikoaren proiektuaren aurka, AHT… Hainbat 1.130
Guztira: 7.180