Bihar 42 arakildarrek autobusa hartu eta Lapurdiko bidea hartuko dute. Arakilgo Udalak antolatutako txangoak goizetik, 9:30ean, Larrun mendira tren txikian igotzea aurreikusten du. Handik jaitsita, 11:30ean, Azkaine ezagutuko dute eta 13:00etan, bazkaltzera eseriko dira Hotel du Ponten. Udalak antolatutako irteera Sarako kobazuloetara eginen den bisita gidatuarekin despedituko da.