Erbitik hasi du Tourra

Guaixe 2014ko uztailaren 7a

Gaur Cambridge-London etapa jokatuko da

Larunbatean hasi zen Tourra, Ingalaterran. Guztira hiru egun emango ditu Frantziako lasterketak Ingalaterrako lurretan. Atzo Yorkeko Sheffielden jokatutako etapa esprintean erabaki zen eta Astanako Vincenzo Nibali gailendu zitzaien esprinter oilar guztiei. Hain zuzen ere, esprinta prestatzen ari zela, Mark Cavendish lurrera erori eta sorbaldan mina hartu zuen. Tourra utzi behar izan du bretainiarrak.

Movistarreko Imanol Erbiti hiriberriarra 85.a izan zen helmugan, 10:31ra. Sailkapen orokorrean Vincenzo Nibali da lider, eta Erbiti 96.a da, 10:31ra.

Gaur Cambridgen hasi eta Londonen bukatuko da etapa (155). Etapa guztiz laua da, esprinterrendako aproposa. Etapa bukatuta, Frantziako bidea hartuko du Tourrak.