Txirrindulariek errespetu izugarria zioten 5. etapari, makina bat eremutan galtzadarria zuen etapari. Erorikorik ez izan, ongi kokatzea eta etapako sarraskitik ongi ateratzea. Horixek faboritoen helburuak. Baina galtzadarrien etapak uste baino gehiago erabaki du. Belkin taldeko Lars Boomek irabazi zuen, eta Vincenzo Nibalik lan ederra egin zuen, 19 segundora sartuz. Saganek eta Cancellarak ere modu egokian eutsi zuten. Baina aurreko urteko Tourreko irabazlea eta aurtengo faborito nagusienetakoa zen Froome lurrera joan zen eta Tourra utzi zuen. Tartean, Valverdek 2 minutu pasa galdu zituen, Alberto Contadorrek 3 minutu. Movistarreko Imanol Erbitik etapa bukatzea lortu zuen eta 102.a iritsi zen helmugara, 13:51ra.
Nibali (Astana) da lider. 2 segundora dago bere taldekide Fuglsang eta 44 segundora Sagan. Erbiti 107.a da, 25:55era.
Gaur Arrasen hasi eta Reimsen despedituko da etapa, 194 km-koa. Printzipioz ihesaldietarako edo esprinterrendako propioa den etapa da.