Jose Luis Iriarte, Espainiako Arku Jaurtiketa txapelduna

Guaixe 2014ko uztailaren 17a

Hiriberrikoa Europako 3D Arku Txapelketarako hautatu dute

Uztailaren 5ean Espainiako 3D Txapelketa jokatu zen, Asturiasko Los Vallesen. Nafarroako arku jaurtiketa selekzioak sekulako lana egin zuen. Long Bow modalitatean Hiriberriko Jose Luis Iriarte bikain aritu zen eta Espainiako Txapelketa irabazi zuen, azken dueluan Marc Estragues katalana menpean hartu eta gero.
Espainiako Arku Jaurtiketako Federazioak irailaren bukaeran Estonian jokatuko diren Europako 3D txapelketarako Jose Luis Iriarte aukeratu du.