Arakilgo eguneko bazkarirako txartelak salgai

Guaixe 2014ko uztailaren 17a

Hilaren 26an ospatuko da Arakilgo eguna. Ohi bezala eguerdi partean arakildarren bilgune Egiarretako Itxasperri ermita erromanikoa izanen da. Ondoren festa Urritzolara lekualdatuko da. Aurrekoetan bezala aurten ere herri bazkaria izanen da. Arakilgo egunean mahaiaren bueltan eseri nahi duenak udaletxean bazkarirako txartelak erosteko aukera du. Arakilen erroldatuta dauden helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, 7 haurren kasuan. Ibarrean erroldatuta ez dauden helduak 22 euro eta haurrek 12 ordaindu beharko dituzte. Bazkarirako txartelak asteazkenera arte egonen dira salgai.