Frantziako Tourra Pirinioetan dago egunotan. Saint-Laryn despeditutako atzoko etapa gogorra mugitua izan zen oso eta azkenean Tinkoff taldeko Rafal Majka izan zen azkarrena helmugan. Sailkapen orokorrean Nibalik jarraitzen du jaun eta jabe, Alejandro Valverderi 5:26 eta Thibaud Pinoti 6:00 minutu aterata. Hain zuzen ere, Valverde liderrari laguntzeko talde lana egiten ari da Imanol Erbiti. Hiriberrikoa 91.a da sailkapen orokorrean, 3:00:06ra.
Gaur etapa ikusgarria dute Pirinioetan. Kategoria bereziko Tourmalet (2.115 m) gainditu eta gero, kategoria bereziko Hautacamen (1.520 m) despedituko da etapa. Aipatzekoa da Euskaltel taldearen desagerpena asko nabaritu dela. Zale euskaldunak bildu ziren Pirinioetan, baina askoz ere gutxiago. Uholde laranja, tamalez, desagertu egin da.