Arakilgo Udalak antolatutako argazki lehiaketak 16 parte-hartzaile izan dira. Jaiak eta tradizioak sailera 33 argazki aurkeztu dituzte eta ondarea eta paisaia sailean beste 12. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak larunbatean Arakilgo Egunean ikusgai izanen dira Urritzolako elkartean, eguerditik aurrera. Ondoren, erakusketa udaletxeko batzar gelara lekualdatuko da eta han agorrilaren 8ra arte izanen da ikusgai.
Sare sozialen bidez herri bozketa eginen da eta hala 100 euroko sari bat banatuko du Arakilgo Udalak. Irabazlearen izena agorrilaren 8an jakinaraziko da. Gainontzekoak, sail bakoitzeko argazki onenaren egileari emanen diote, 250 euro. Aipatutako datan epai-mahaiak sail bakoitzetik aukeratutako 10 argazki finalistak zein diren jakinaraziko ditu. Haiek 11tik 13ra ikusgai izanen da eta agorrilaren 14an jakinaraziko du Arakilgo Udalak bi argazki irabazleak zein diren.