Arakilgo 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako multi-aisialdi campusan parte hartzeko aukera dute heldu den hilabetean. Agorrilaren 5etik 30era, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara, eginen da campusa. Haurrek kirola praktikatu, tailerretan aritu, eskulanak egin, jolasak, mendi-irteera, txangoak egin, sukaldaritzan aritu eta makina bat kontu gehiagotan parte hartzeko aukera izanen dute.
Gainera, parte-hartzaileek Arakilgo herriak ezagutzeko aukera izanen dute, batetik bestera ibiliko baitira, beti ere, herri bakoitzak dituen baliabideak erabiliz. Irurtzunera edo txangoak egitera ere joanen dira. Izena ematen duten haurrak Ion Ollo, Ibai Huarte, Ander Unanua, Xabier Huarte eta Iker Unanua begirale arakildarren ardurapean egonen dira.
Izen ematea
Arakilgo udaletxean eman daiteke izena, Irurtzungo Foru plazan. Bestela, 948 500 101 edo 634 584 226 telefonotara hots egin daiteke. arakilkultura@gmail.com e-posta bidez ere eman daiteke izena. Facebooken Arakilgo kultura eta gizarte batzordea profilaren bidez eta twitterko @ArakilKultura kontuaren bidez. Agorrilaren 4ra arteko epea dago.