Alberto Ongay mundialera

Guaixe 2014ko irailaren 11

Gaurtik aurrera jokatuko den Pilota Mundiala, Mexikon

Gaur abiatuko da, Mexikotik 80 km-ra dagoen Tolucako Zinacantepec herrian, Pilota Mundiala. Espainiako selekzioarekin aritu beharko dute pilotari nafarrek. Tartean sakandar bat dago, Alberto Ongay, Satrustegiko pilotari profesional ohia.

Duela 4 urte Paben jokatutako mundialetan Espainiako selekzioak irabazi zuen eta titulu hori defendatzera aterako dira. 46 pilotari ditu aipatu selekzioak, horietatik 19 nafar. Espainiarekin batera Frantzia da faborito nagusiena, eta Mexiko ere. Gaur 34 partida jokatuko dira. Mundialeko hainbat partida internetez jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, www.fipv.net eta www.pelotavasca2014.mx web orrietan.