Arakilgo ondare erromanikoa ezagutzeko bisita gidatua

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Larunbatean Itxasperri, Zamartze eta Aralarko santutegia hobe ezagutzeko aukera izanen da, doan.

Aranzadi zientzia elkarteak eta Astrolabio Románico elkarteak elkarrekin antolatu dute ekimena. Arakilen dagoen erromanikoa ezagutzeko doako bisita gidatua antolatu dute bi elkarteek. Bisita eta gero haiekin Aralarko ostatuan bazkaltzera gelditu nahi duenak info@astrolabiorománico.org edo  jibarrazulategui@yahoo.es helbideetan eman behar du izena (30 euro).

Egitaraua
9:15ean Itxasperriko Santiago. Jesus Portillak (Astrolabio Románico) gidatutako bisita.
11:00etan Zamartzeko monasterioa. Aracaeli indusketara bisita. Mikel Garziandiak gidatutako bisita. Etxarri    Aranazko abesbatzako zenbait kideren emanaldia.
12:45ean Aralarko santutegian atsedenaldia.
13:30ean Aralarko santutegia. Jesus Portillak gidatutako bisita.
14:30ean Bazkaria santutegiko ostatuan.