Ikasturtea hasi berritan bere kirol eta kultura ikastaro eskaintzaren berri eman du Arakilgo Udalak. Haietan parte hartzeko lehentasuna arakildarrek dute. Eta udaletik gaztigatu dutenez, ikastaroak egin ahal izateko gutxieneko eta gehienezko kopuru bat osatu beharko da. Hauxe da Arakilgo Udalaren eskaintza: pilates, yoga, eskulanak, zumba, gorputz kontzientzia (postura berrantolaketa), entretenimendu funtzionala, intentsitate handiko entrenamendua, marrazketa eta pintura, zurezko taila, zeramika artistikoa, antzerki tailerra, battukada, Nafarroako historia eta natur-kosmetika.
Arakilen beste ikastaro batzuek ere izanen direla jakinarazi du udalak: helduendako ingelesa, euskal dantzak, euskara, haurdunendako yoga, bach loreak, atzeritarrendako gaztelania eta harri-jasotzea.