Ongayk urrezko domina ekarri du Mexikotik

Guaixe 2014ko irailaren 22a

Buruz buruko finalean 10-9 eta 10-7 irabazi zion Fernando “Momo” Medina mexikarrari

Euskal Pilotako Mundialak jokatzen ari dira Mexikon. Igandean Pilota Mundialetako 36 metroko frontoiko buruz buruko finalean Alberto Ongay satrustegiarrak urrezko domina lortu zuen, Mexikako Fernando “Momo” Medinari 10-9 eta 10-7 irabazi eta gero. Markagailuak erakusten duen bezala, finala oso estua izan zen. Gainera, partida erabakigarria zen, Mexikok irabaziz gero Mundialetako titulu absolutua lortuko zuelako. Baina, Ongayk irabazi zuenez, titulu absolutua oraindik jokoan zuten Espainiak, Mexikok eta Frantziak.