Udazkeneko kulturaldia Arakilen

Guaixe 2014ko urr. 3a, 11:45

Bihar, 17:30ean (gaztelaniaz) eta 19:30ean (euskaraz), mustutze bikoitzarekin abiatuko da: Hiriberriko kontzeju-etxeko espazio berrian Arakilgo haizea dokumentala ikusteko aukera izanen da. 10 eurotan izanen da eskuragarri

Labrit enpresako kideak 2012 eta 2013 urteen artean Arakilgo 18 etxetan izan ziren, adinduei elkarrizketak egiten. Joan den mendean ibarrean nola bizi ziren jaso zuten eta oroitzapen horiek irudi bihurtu dira, Arakilgo haizea dokumentala osatuz. Haurtzaroa, lanbideak, etxeak, eskola, festak eta besteren lekukotzak ematen dituzte ikus-entzunezko horretan arakildarrek. Haien artean da amaz oroitzeko euskara gorde duen urritzoldarra, idiekin lurrak lantzen zituen etxeberriarra edo arta-hosto koltxoian lo egiten zuen emakume aizkorbetarraren testigantzak. Aurkezpenean lekukotza eman duten arakildarrez aparte, Ruben Goñi alkatea eta dokumentala egin duen Labrit multimedia enpresako Gaizka Aragunren izanen dira. 

Hosto bat da narrazioaren gidaria. Arakil ibaian behera doa, iraganetik orainaldira, ibarreko herritarren lekukotzei bide ematen. “Lurra, ura eta haizea bereziak dira Arakilen. Haizeak, hain zuzen ere, bertako biztanleen bizipenak gordetzen ditu berarekin. Sentitzeko eta bizitzeko moduak xuxurlatzen ditu belaunaldiz-belaunaldi. Haizeak, iraganetik etorkizunera, herriaren oroitzapenak garraiatuko balitu bezala”. Ihabarko ingurutxoan oinarritutako aire bat ere entzunen da.

Elkarrizketatuak:

Aizkorbe: Fermin Rekalde Mariñelarena eta Lucia Martirikorena Zudaire; Urritzola: Ignacio Etxarren Lakuntza; Errotz: Francisco Gorrotxategi Urtxipia; Izurdiaga: Gerardo Brun Lapuente eta Alberto Larunbe Astibia; Etxeberri: Celestino Zubillaga Etulain; Egiarreta: Micaela Egillor Lazkoz eta Patxi Villanueva Azanza; Etxarren: Martina Sario Zubiri eta Marcos Zubiria Oraien eta Pedro Vitoria Aizpun; Ekai: Angel Ongai Azpiroz eta Eulalia Garro Muskiz; Zuhatzu: Filomena Iaben Lazkoz eta Pedro Mª Yaben Irurzun; Satrustegi: Felix Mª Amoztegi Ongai; Hiriberri: German Urriza Garcia, Geronimo Ollo Armendariz, Saturnino Sarasa Aldaba eta Sebastiana Sarasa Aldaba eta Ihabar: Josefina Irañeta Ripa, Joxe Arraras Jaka, Enrique Irurtzun Iriarte eta Maria Jesus Irañeta Sasturain.

Kultura-agenda

Udazkenerako ekitaldiak antolatu ditu Arakilgo Udaleko Kultura Sailak. Urtero moduan ez da ez irteerarik ez bertso afaririk falta. Haietan izena eman nahi duenak, edo informazioa jaso, udaletxera hots egin 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara, edo www.arakil.net web orria edo @ArakilKultura edo Faceboleko profila bisitatu. 

Egitaraua

Arakilgo haizea

Lastailaren 4an, larunbatean, 19:30ean Hiriberriko kontzeju etxean. Dokumentala euskaraz.

 Ekai-Txurregi-Ollo

Lastailaren 5ean, igandean, 10:00etan. Mendi martxa eta bazkaria. 

Una aventura en la basura

Lastailaren 11n, larunbatean, 20:00etan Ihabarko plazan. Ihabarko antzerki tailerra. 

Añanako gatzaga eta Baronatarren dorrea bisita eta bazkaria

Lastailaren 18an, larunbatean, 7:00etan Irurtzungo Matxain jatetxeko aparkalekutik. 

Bertso ekitaldia eta afaria

Lastailaren 25ean, larunbatean, 19:00etan Itxasperriko ermitan. Afaria Etxarrengo elkartean. 

Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII

Lastailaren 31n, ostiralean, 19:00etan Satrustegiko Mikorena etxean. Juan Madariaga Orbearen liburu aurkezpena. 

Arakilgo haurren jolas eguna

Azaroaren 8an, larunbatean, 15:00etatik 20:00etara Etxarrengo frontoian eta elkartean. 

Arakilgo abesbatza

Azaroaren 15ean, larunbatean, 19:00etan Errotzeko elizan. 

Egoiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba

Azaroaren 21ean, ostiralean, 19:00etan Izurdiagako elkartean. Hizlariak: Goiener eta Sustrai erakuntza fundazioko kideak. 

Euskaraz eguna

Azaroaren 30ean, igandean.