Ekaitik Ollora, Txurregitik barna

Maider Betelu Ganboa 2014ko urriaren 3a

Igandean 7. Arakilgo Mendi Ibilaldia antolatu dute, 10:00etan

Arakilgo Udalak 7. Arakilgo Mendi Ibilaldia antolatu du iganderako. Izena ematen duten mendizaleak goizeko 10:00etan aterako dira Ekaitik, eta Satrustegiko mendizerratik gora joko dute, Txurregira heltzeko. Handik Ollora jaitsiko dira, bertako “Gure Sustraiak” baserri eskolan bisita gidatua egin eta bertan bazkaltzeko. Egun pasa ederra.

Izena ematea Arakilgo Udalean egin behar da (948 500 101 edo 634 584 226) eta pertsona bakoitzeko 15 euro ordaindu.