Arakilgo Udalak ibarreko gazteen beharrak jakiteko eta haiek gogobetetzeko prestatu du galdetegia. Udaletik gazte arakildarrak hura zintzotasunez erantzuteko eskatu du, nabarmenduz erantzuna isilpekoak direla. Zalantzarik duenak udalarekin harremanetan jarri daiteke 634 584 226 telefonoetara hots eginez, edo @ArakilKultura edo Faceboleko profila bisitatuz.
Galdetegia adina, sexua eta ikasten (zein ikasketa) edo lanean dagoen galdezka hasten da. Ondoren, gazteei eskualdeko irteera profesionalik garrantzitsuenak ezagutzen ote dituzten eta haiek baloratzeko eskatu diete gazteei. Gazteek non bizi eta lan nahiko luketen ere jakin nahi dute udalean.
Gazteek Arakilgo ekonomia, politika, gizartea eta kultura arloan nola ikusten duten 1etik 10era baloratzea eskatzen zaie, ekarpenak egiteko proposamena luzatuz. Gazteek dituzten kezkak zerrendatu edo baloratzeko ere eskatzen du inkestak. Bestetik, udalak antolatutako jardueretan parte hartzen duten galdetzen zaie eta parte hartu ez badute zergatia. Gazte arakildarrek parte hartuko luketen jardueren antolaketan aritzeko prest leudekeen jakin nahi du udalak eta, aldi berean, toki erakundetik zer antolatzea gustatuko litzaiekeen ere.
Sare sozialen inguruan ere badira galdera eta Arakilgo Udalarenak ezagutzen ote dituzten. Hara igotzen diren fitxategien jabeak zein diren ba ote dakiten eta sareen jabego baldintzak irakurtzen ote dituzten ere galdetzen zaie galdetegian. Hura despeditzeko esatekoen eta ekarpenen atala dago.
Batzorde berria
Arakilgo Udala Gazteria Batzordea sortzea aztertzen ari da eta diru-sail batez hornitzea. Batzordea bailaran dauden gazte taldeekin sortuko litzateke. Asmoren inguruko iritzia eta pate hartuko luketen galdetu zaie gazteei.