Udazkeneko kultura agendaren barruan, urtero moduan, irteera antolatu du Arakilgo Udalak. Bihar 30 bat arakildar egun pasa eginen dute Araban. Añanako gatzaga eta Baronatarren dorrea bisitatzeko aukera izanen dute. Txangoa borobiltzeko bazkaria ere aurreikusi du udalak.
Bestalde, udazkeneko kultura agendan heldu den larunbaterako Itxasperriko ermitan bertso ekitaldia eta Egiarretako Santialde elkartean afaria iragartzen ditu. Uxue Alberdi eta Oskar Estanga ariko dira bertsotan. Afaria joan duenak 23ra arte eman dezake izena 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots eginez, edo www.arakil.net web orria edo @ArakilKultura edo Faceboleko profila bisitatuz.