Aspalditik jokatzen da Elomendi Futbol Txapelketa. Bertan lehiatzen ari diren 10 taldeen artean Arakilgo bi talde daude: Egiarreta eta Zaldua. Asteburuan 6. jardunaldia jokatu zen eta Ororbiaren kontra bina berdindu zuen Egiarretak. Aldiz, Izalsari 0-1 irabazi zion Zalduak.
Sailkapen orokorrean Bar Poukas da liderra (18 puntu). Egiarreta 3.a da (13 puntu) eta Zaldua 6.a (6 puntu). Asteburuan Egiarretak eta Zalduak derbya jokatuko dute.