Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 7. Jardunaldia jokatu zen. Bertan lehiatzen diren bi talde sakandarrek, Arakilgo Zalduak eta Egiarretak, derbya jokatu zuten. Egiarreta izan zen garaile, Zalduari 4-1 irabazita.
Sailkapen orokorrean Bar Poukas da liderra, 18 punturekin eta Egiarreta 2.a da, 16 punturekin. Zaldua 7. postura jaitsi da, 6 punturekin. Asteburuan Egiarretak eta Bar Poukasek lidergoa dute jokoan, Zizurren jokatuko den partidan. Aldiz, Apolok eta Zalduak jokatu beharreko lehia atzeratu egin da.