Udal eraikinak energia berriztagarriarekin

Guaixe 2014ko azaroaren 21a

Udaletxean eta Itxasperriko ermitan Goiener energia kooperatibaren argindarra erabiltzen da udalak hornikuntza enpresaz aldatu ondoren.
Gaur, 19:00etan Izurdiagako elkartean Goiener eta Sustrai Erakuntzako kideek azalpenak emanen dituzte.

Hitzetik ekintzetara pasa da eta %100ean ziurtagiridun energia berriztagarria eskaintzen du Goiener kooperatiba enpresara pasa da Arakilgo Udala. Ruben Goñi Urroz alkateak esan digunez, orain arteko prezio bera ordainduko dute zigilu berdeko energiagatik. Kooperatiba irabazi asmorik gabeko erakundea dela azpimarratu du alkatea. Goñik argitu digunez, “udalak ez du azpiegitura handirik. Kontzejuek dituzte argiteria publikoko eskumenak eta haiek dute kontsumo handiena”. Enpresaz aldatzeko arrazoiak gaurko hitzaldian azalduko ditu udalak. Aldi berean, informazioa zabalduz kontzejuek eta arakildarrek energia berriztagarrirako aldaketa egitera animatu nahi dituzte.

Energia burujabetza lortzeko Sakanan energia ura edo haizearen bidez ekoiztu daitekeela aipatu du Goñik. “Biomasaz ahaztu gabe”. Energia etorkizuneko erronketako bat izanen dela azpimarratu du. Hori dela eta, gaurko hitzaldian ere Sustrai Eraikuntza fundazioko kideek ere hitza hartuko dute. Nafarroako energia burujabetza lortzeko prestatu duten txostena aurkeztuko dute.