Asteburuan Esteribarreko bailarako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Tartean haurren mailan Oskozek eta Cuairánek 18-5 irabazi zieten Gure Pilotako Ganboari eta Arañari eta kadeteetan Oberenako Matak eta Cordonek 22-5 hartu zituzten menpean Aldabideko Olaetxea eta Goikoetxea. Beraz, txapeldunordeak izan ditugu bi biko sakandarrak.