Hirigintza plana desblokeatuta

Guaixe 2015ko ots. 3a, 19:28

Udalak arakildarrek eta kontzejuen parte hartzearekin berritu nahi du plana.

Arakil hirigintza planean Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa jasoa egon behar zuela zioen Nafarroako Gobernuak eta Arakilgo Udalak horri uko egin zion. Zazpi bat urte eman dute horrela, hirigintza plana berritu gabe. Garagarrilean jarrera aldatu zuen foru administrazioak eta hirigintza planaren tramitazioa abiarazi zuen. Hirigintza plana egin aurretik Lurraldearen Okupazio Estrategia eta Eredua zehaztu behar da eta hori onartu zen joan den urtean.

Zazpi urteren buruan aurreikuspenak aldatu egin dira. Orduan 600 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen planak. Oraingoaren zirriborroak 300 jasotzen ditu. Hasierako dokumentu hori kontzejuek jaso dute, aztertu eta proposamenak egiteko. Ondoren arakildarrei ezagutaraziko zaie planaren zirriborroa.