Ikastaro eskaintza

Guaixe 2015eko otsailaren 11

Arakilgo udaletxea, eskubian

Arakilgo Udalak udaberrira arte iraunen duten hiru ikastaro antolatu ditu. Batukada ikasi nahi duenak otsaila eta maiatza artean izanen du aukera, ostegunetan, 19:30etik 21:30era. Erroldatuek 70 euro ordaindu beharko dituzte, erroldatu gabeek 90. Ordutegia zehazteko badago ere, natur kosmetikari buruzko ikastaroa eginen da Etxeberriko elkartean, martxoa eta garagarzaro artean (80 eta 92 euro izen ematea). Ihabarren, aldiz, gimnasia ikastaroa izanen da martxotik garagarzarora arte. Zehazteko dago ordutegia eta kuota. Informazioa eta izen ematea Arakilgo udaletxean, otsailaren 25era arte (948 500 101, ayuntamiento@arakil.infolocal.org).