Arakilgo Udalak bando bidez jakinarazi du aurten ur-horniduraren prezioa ez aldatzea eta hobariak ematea erabaki du. Deskontuak edo hobariak lortzeko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) inguruko baldintza jakin batzuk bete behar dira. Hala bat edo bi kide dituztenen kasuan: LGS edo gutxiagoko diru sarrerak dituztenek %90eko hobaria izanen dute; LGS baino %10eko sarrera handiagoak dituztenendako hobariak %75ekoa izanen da eta LGS baino %20 gehiagoko sarreradunen hobaria %50ekoa izanen da.
Hiru kidetik gorako familietan honako hobariak izanen dira: LGS edo gutxiagoko diru sarrerak dituztenendako %100eko hobaria; LGS baino %10 gehiagoko sarrerak dituztenendako %90 eta LGS baino %20 gehiagoko sarrerak dituztenendako %75ekoa. Bestalde, eraikuntzen instalazioen eta obren zergaren gutxieneko kopurua %30ekoa izanen da. Gainerakoek obraren kostuaren %3,59 ordaindu beharko dute. Deskontuak jasotzeko eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira.