Arakilgo Udalean agintean den Arakil Independenteak taldeak ibarreko biztanle guztiei irekiak dauden bilkurak antolatu ditu. Hurrengo legegintzaldirako arakildarren eta kontzejuen beharrak zein diren jaso nahi dute independenteek. Horregatik, arakildarrak gonbidatu dituzte antolatu dituzten bi jardunaldietan ekarpenak egin eta iritzia ematera. Aurreneko saioa gaur, 19:30ean izanen da, Hiriberriko balio anitzeko gelan. Bihar, berriz, 11:30ean Izurdiagako kontzeju-etxean.