Udalak sagardotegira irteera antolatu du

Guaixe 2015ko mar. 5a, 11:16

Arakilgo Udalak Hernaniko Itsasburu sagardotegira irteera antolatu du apirilaren 11rako. Izena ematen dutenek sagardotegia eta begetarianoendako menua izanen dituzte aukeran. Izena eman nahi dutenek udaletxean egin beharko dute hilaren 25a baino lehen. Arakilen erroldatutako helduek 24 euro ordaindu beharko dituzte, haurrek erdia. Ibarrean erroldatuta ez daudenak, berriz, 27 eta 15 euro.