Udalaren kontratazio deialdia

Guaixe 2015ko mar. 26a, 08:22

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetarako bost peoi eta gizarte eta kultur dinamizatzaile bat kontratatu behar ditu aurten. Postu horietan interesa duten arakildarrek euren eskaera orriak udaletxean ostiralera arte aurkeztu ditzakete. Ibarrean erroldatua egotea ezinbestekoa da. Arakilgo Udalaren lanpostu horietarako oinarriak eta eskabidea bera www.arakil.net web orrian daude.