Aralarko aingerua lagun, Oskiara erromesaldia

Guaixe 2015eko maiatzaren 1a

Ohi denez, maiatzaren aurreneko egunean arakildarrek Oskiako ermitarako bidea hartuko dute. Aralarko aingeruaren irudia lagun izanen dute bide horretan. Arakilen barnako ibilbidea 9:00etan hasiko du goiaingeruaren irudiak. Zuhatzun ordu laurden geroago izanen da. 9:30erako Ekain izanen da. Etxarrenen hamarrak baino pixka bat lehenago espero dute. Handik Urritzolara joko du, 10:20an iristeko. Izurdiaga izanen da Aralarko aingeruaren azken aurreko geldialdia 10:45ean. Errotzera 11:10ean iritsiko da.  Arakildarrak azken herri horretan elkartu eta erromesaldia Oskiako harrateko ermitara abiatuko dira, 11:40an. Eguerdian meza hasiko da ermitan.