Agorrilerako haurrendako eskaintza egin du udalak

Guaixe 2015ko eka. 18a, 17:03

Multi-aisialdi kanpusa eginen da Arakilgo herrietan. Izen ematea garilaren 27ra arte egin daiteko 948 500 101 telefono zenbakira hots eginez.

Aurten ere Arakilgo Udalak haurrei zuzendutako eskaintza prestatu du agorrilerako: Multi-aisialdi kanpusa. Agorrileko astearte eta ostegunetan izanen da, 10:00etatik 13:00etara. 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako dago. Izena ematen dutenek makina bat jardueratan ariko dira: igerilekua, mendi irteera, sukaldaritza, kirolak, jokoak, piraguismoa, eskulanak, ginkana eta abar. Arakilen erroldatua dauden haurrek izena emateagatik 30 euro ordaindu beharko dituzte eta ibarrean erroldatuak ez daudenak 40.