San Juan baleontziaren lanak ezagutzeko irteera

Guaixe 2015ko eka. 25a, 12:53

Arakilgo Udalak garilaren 5erako, heldu den iganderako, Pasaia Donibanera irteera antolatu du. 10:00etan abiatuko dira autobusez. 11:30ean Albaola itsas kultur faktoria ezagutzeko aukera izanen da. Han Sakanako haritzekin San Juan baleontziaren errepika eraikitzen ari dira. Bisita gidatuaren ondoren Pasaian bazkalduko dute eta 18:00etan Arakilerako bidea hartuko dute.

Pasaiara joan nahi duenak udaletxean edo 948 500 101 telefono zenbakira hots eginez eman beharko du izena. Hilaren 30a baino lehen egin beharko dute. Arakilen erroldatutakoek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Erroldatu gabeek, berriz, 30 euro.