Arakilgo Eguneko bazkarirako txartelak salgai

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 17:38

Garilaren 25ean, larunbatarekin, ospatuko da Arakilgo Eguna. Ohi bezala, Itxasperriko ermitan hasiko egitaraua, eguerdian. Ospakizunak segida Etxarrenen izanen du. Frontoian herri bazkaria iragarria dago. Hartan parte hartu nahi duenak heldu den ostegunera arte, hilaren 23ra arte, du izena emateko epea. Udaletxera jo beharko du horretarako. Arakilen erroldatutako haurrek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 15. Ibarrean erroldatuak ez daudenak, berriz, 12 edo 22.