Santiago eguna, Arakilgo eguna

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 10:13

Larunbatean, 11:00etatik aurrera Itxasperrin eta Etxarrenen ondoren.

Bihar, garilak 25, arakildarrek ibarreko festa ospatuko dute. Arakilgo 12 herrietako bizilagunen bilgune bihurtuko da, atzera ere, Itxasperriko Santiago zelaia. Eguerdi parteko ospakizuna han eginen da, eta ondoren festa Etxarrenera pasako da. 2004an hasi ziren ospakizuna Itxasperrin eta ibarreko herri batean egiten eta, beraz, aurtengoarekin ibarreko herri guztietatik pasako da ospakizuna.

Ohi bezala, Itxasperriko ermitan meza izanen da. Arakildar mordoa elkartuko dela baliatuta udalak herriko adinduak eta nabarmendutako arakildarrak omenduko ditu. Aurten aitortza Arakilgo abesbatzak jasoko du. Itxasperriko otamenaren ondoren Etxarrenen ordu txikiak arte segituko du festak.

Egitaraua
11:00etan Egiarretako plazatik Uharteko erraldoi konpartsarekin Itxasperrira.
11:30ean Eltzagintza tailerra.
12:00etan Patroiaren omenezko meza, Arakilgo abesbatzarekin.
12:45ean Udalaren omenaldiak.
13:00etan Otamena.
13:45ean Mariatxiak Etxarrenen.
15:00etan Herri bazkaria, frontoian.
16:30ean Bazkalosteko animazioa.
17:30ean Mus, briska eta partxis txapelketak.
17:30ean Puzgarriak eta haurrendako herri kirolak.
17:30ean Mendiberrirekin dantzaldia.
20:00etan Sari banaketa.
21:30ean Barrikote afaria.
23:00etan Kontzertuak: Txep, Skarmentu eta Dj Plazan.

Goizean azoka, dantzak eta trikitilariak Itsasperrin.