Arakildarrak elkarrekin euren egunean

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 15:23

Santiago egunez, larunbatean, arakildarrek ibarreko festa ospatu zuten. Lehenik Itxasperriko ermita erromanikoaren inguruan elkartu ziren. Aralarko aingerua buru zela, Mikel Garziandia apaizak meza eman zuen. Haren ondoren omenaldien txanda izan zen. Lehenik, joan den urtean jaiotako haurrei zapia jarri zieten udaleko kideek. Zortzi izan ziren Itxasperrin (hiru faltatu ziren): David Anrango Santillan (Etxarren); Bruno Arraiza Rodrigues (Ihabar); María eta Migel Artieda Perera (Izurdiaga); Nagore Auza Barranco (Etxeberri); Lander Iribarren Solano (Etxarren); Leire Lazkoz Etxarri (Egiarreta) eta Luken Zabaleta Santesteban (Etxarren). Arakilgo abesbatza izan zen eguneko beste omendua.

Itxasperriko ermitan elkartu zirenak Uharte Arakilgo erraldoiak eta Lakuntzako Elai Alai taldekoak dantzan ikusteko aukera izan zuten. Artisau azoka txikia ere izan zen ermita inguruan eta haietako batean haurrek buztingintzan trebatzeko aukera izan zuten. Guztia borobiltzeko auzatea izan zuten Itxasperriren abaroan. Hangoa despeditu ondoren ospakizuna Etxarrenera lekualdatu zen. 200 pertsona elkartu ziren bazkaltzera. Arakilgo eguneko ospakizunak ordu txikiak arte luzatu zen.

Erlazionatuak

Giro polita Arakilgo Egunean

Guaixe 2015 uzt 27