Plazaola turismo partzuergoak lehendakari berria du

Guaixe 2015ko uzt. 28a, 15:33

Lekunberriko Natalia Azkona Mendia aukeratu dute kargurako.

Arakilgo Udala kide duen Plazaola turismo partzuergoak ostegunean legegintzaldiko aurreneko batzarra egin zuen. Lekunberriko Plazaola geltokian hainbat bazkide publiko eta pribatu elkartu ziren. Lehendakari izateko bi hautagai aurkeztu ziren: Jose Angel Iturralde Bildarraz, Imozko alkatea, eta orain arte lehendakari izandakoa eta Natalia Azkona Mendia, Lekunberriko zinegotzia. Biek euren lan proposamena aurkeztu zuten batzarraren aurrean eta ondoren bozketa egin zen. Alde txikiaz Azkona izendatu zuten lehendakari. Batzar berean 2014ko kontuen itxiera, aurrekontuak, kuotak eta aurtengo kudeaketa plana onartu zituzten.