Udalak bi ikastaro antolatu ditu

Guaixe 2015ko abu. 12a, 10:19

Agorrilerako Arakilgo Udaleko Kultura Sailak, Arakil Kulturak, bi ikastaro antolatu ditu. Aurrena hilaren 22an izanen da: nekazaritza birsortzailea. Ximaur-pila elkarteko kideek lurra lehenarazten laguntzeko teknikak erakutsiko dituzte. Besteak beste mikroizakien hazitegia, bio-ongarriak eta bokashia izanen dituzte hizpide. 11:00etatik 18:00etara izanen da ikastaroa, oraindik zehazteko dagoen leku baten. Izen emateak 7 euro balio ditu.

Bigarren ikastaroa bizirauteko sukaldaritza da. Agorrilaren 25ean eta irailaren 1ean, astearteetan, 19:00etan izanen da ikastaroa. Lekua zehazteko dago. Iñaki Gonzalezekin astearte bakoitzean bi eguneko menua prestatuko dute parte-hartzaileek. Haiek egin ondoren, prestatutakoarekin afaria eginen da. 10 euro balio du ikastaroak.

Izena emateko:
Arakilgo udaletxean, 948 500 101 telefonora hots eginez edo arakilkultura@gmail.com e-postara idatziz.

Informazio gehiagorako:
634 584 226