Aisialdi kanpus arrakastatsua

Guaixe 2015ko abu. 31a, 16:33

Agorrileko astearte eta ostegun goizetan, 10:00etatik 13:00etara, aisialdi kanpusaz gozatzeko aukera izan dute. Arakilgo Udalak antolatutako jarduera horretan 41 haurrek parte hartu dute. Sukaldaritza, mendi martxa, uharteko igerilekura, rokopolis, piragua, ginkana, kamisetak egin, irristaketa… aspertzeko betarik ez dute izan arakildar txikiek.