Arakildarrak nekazaritzan eta sukaldaritzan trebatzen

Guaixe 2015ko ira. 2a, 11:27
Nekazaritza ikastaroko parte-hartzaileak. Argazkiak: Arakil Kultura.

Arakilgo Udaleko Kultura Sailak, Arakil Kulturak, bi ikastaro antolatu zituen agorrilerako. Aurrena agorrilaren 22an izan zen: nekazaritza birsortzailea. Ximaur-pila elkarteko kideek lurra lehenarazten laguntzeko teknikak erakutsi zizkieten izena eman zuten 15 bat arakildarrei, gehienak adinduak. Besteak beste mikroizakien hazitegia, bio-ongarriak eta bokashia izan zituzten hizpide.


Bigarren ikastaroa bizirauteko sukaldaritza da. Agorrilaren 25ean egin zuten lehen saioa eta atzo bigarrena eta azkena izan zen. Lekunberriko Iñaki Gonzalezekin trebatu dira 15 gazte arakildarrak. Saio bakoitzean bi eguneko menua prestatu dute parte-hartzaileek eta, ondoren, prestatutakoarekin afaria egin dute. Bi ikastaroak Hiriberrin egin dituzte, bertakoak zirelako izena emandako gehienak.