Ezkurdiak eta Merinok ezin izan zuten Lekeitioko txapela jantzi

Guaixe 2015ko ira. 7a, 09:16

Aimar Olaizolak ikusgarri jokatu zuen eta sakandarraren asmoak zapuztu zituen

Igandean Lekeitiko San Antolinetako Torneoko Txapelketako finala jokatu zen. Joseba Ezkurdia eta David Merino zeuden alde batean, eta Aimar Olaizola eta Ibai Zabala bestean. Lekeitioko frontoi azkar eta zabalean Joseba Ezkurdiaren boleak min asko egingo zuela aurreikusten zen, eta horrela izan zen. Gainera, David Merino egun sasoi hoberenetako atzelaria da.Baina Aimar Olaizola Aimar Olaizola da. Hazi egiten da. Eta hori gertatu zitzaion. Lehen zatian maila berean aritu ziren bi bikoak. Baina Ibai Zabalaren laguntza zuela, defentsa eta definizio bikaina erakutsi zuen Goizuetakoak eta gutxinaka jokoa menperatzen hasi zen. Final lehiatu eta ederrean, azkenean Olaizola eta Zabalak 22 eta 14 hartu zituzten menpean Ezkurdia eta Merino II.a eta txapelak ihes egin zien azkeneko hauei.

Gaur udako azken feria garrantzitsua aurkeztuko dute, Logroñoko San Mateo Pilota feria.