Plazaola Turismo Partzuergoko kudeatzaile izateko deialdia

Guaixe 2015ko ira. 15a, 13:44

Arakilgo Udala kide duen Plazaola Turismo Partzuergoak orain gutxira arte Maitena Ezkutari Artiedaren  kudeatzailearen lekua betetzeko deialdia egin du. Orain arteko kudeatzaileak Nafarroako Gobernuan ardurak hartu ditu eta partzuergoak bere hutsunea ordezkapen batekin bete nahi du. Horretarako, oposizio-lehiaketa deitu du. Lanpostuan interesa dutenek unibertsitate titulua, ofimatika, informatika eta IKT ezagutzak izan behar ditu, gida baimena eta autoarekin batera. Turismo arloko eskarmentua eta prestakuntza baloratuko dituzte. Irailaren 25eko 13:00ak arte aurkeztu daiteke dokumentazioa Lekunberriko turismo bulegoan.