Ikastaro eta tailer eskaintza prest

Guaixe 2015ko ira. 16a, 16:39

Ikastaroen berri zehatza ematen duen taula.

Arakilgo Udalak ikasturte berrirako ikastaroen eskaintza jakinarazi du. Arakildarrek zunban, entrenamendu funtzionalean, latindar dantzetan, batukada tailerrean, zeramika ikastaroan, antzerki tailerrean eta gimnasian aritzeko aukera izanen dute. Haietan izena eman nahi dutenek hilaren 30era arteko epea dute. Udaletxetik pasa edo 948 500 101 telefonora hots egin behar da. Informazioa nahi duenak 634 584 226 telefonora hots egin dezake.

Udal eskaintzaren osagarria da Xaniturri emakumeen elkarteak antolatutakoa. Pilates, yoga eta eskulanak dira haien eskaintza. Hilaren 28ra arte eman daiteke izena, 646 605 732 telefonoan (Nieves). Arakilen, gainera, beste eragileen eskaintza ere bada: homeopatia, ingelesa, mikologia, euskal dantzak, euskara, harri-jasotzea eta Mank-en kirol jarduerak.