Arakilek abiarazi du bere udazkeneko agenda

Guaixe 2015ko urr. 7a, 12:50

Joan den urtean Arakilgo argazki lehiaketan saritutako argazkia.

Arakilgo Udalaren udazkeneko kultur agendari igandean eman zioten hasiera. Zenbait arakildarrek Etxeberri eta Hiriberri arteko joan etorria mendiz egiteko baliatu zuten igande goiza. VIII. Arakilgo mendi martxa izan zen. Bidea bukatu ondoren, Etxeberriko elkartean bazkaldu zuten.

Xaniturri emakume taldearen laguntzaz antolatutako ipuin kontalari saioa iragarri dute, baita izena eman beharreko bi ekitaldi ere. Lehena, Azpeitira eginen den kultur bidaia. Hara joan nahi dutenek hilaren 20ra arteko epea dute izena emateko. Arakilen erroldatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte, erroldatu gabeek, berriz, 30. Bigarrena, azaroaren 28an Hiriberrin izanen den musika afaria. Izen ematea azaroaren 24an despedituko da eta 15 euro ordaindu beharko dira.

Argazki lehiaketa
Udazkena Arakilen. Gai hori emanda lehiaketa antolatu du Arakil Kulturak. Bi sari banatuko dira: epaileena, (150 euro) eta herri bozka bidez aukeratutakoa (50 euro). Azaroak 15era arteko epea izanen da lanak aurkezteko. Oinarriak www.arakil.net web orrian kontsultatu daitezke.


Egitaraua
Lastailak 10, larunbata
10:00etan Trial-bizikleta txapelketa, Bi aizpeko ibaiko pasealekuan.
20:00etan Ihabar Cabaret antzerkia, Ihabarko beheko iturri inguruan.

Lastailak 24, larunbata. Azpeitiara kultur-irteera
9:00etan Irteera autobusez, herrietatik.
11:00etan Euskal Trenaren Museoari bisita
12:30ean Lurrun trenean bidaia.
14:00etan Bazkaria.
15:30ean Azpeitia ezagutu.
18:00etan Autobusez arakilera buelta.

Azaroak 7, larunbata. Haurren jolas eguna
16:00etan Puzgarriak, txokolate-jatea, zirko tailerra, ginkana… Etxarrengo frontoian.

Azaroak 21, larunbata. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
19:00etan Con ojos de tortuga, helduendako ipuin kontalaria. Etxarrengo elkartean.

Azaroak 28, larunbata. Egun musikatua
19:00etan Arturo Kanpion abesbatzaren kontzertua, Hiriberriko elizan.
22:00etan Edorrekin musika afaria, Txitera elkartean.

Abenduak 4, ostirala
17:00etan Inside out, Del Reves, Izurdiagako elkartean.