Plazaolarendako Europako Bide Berdeen bikaintasun saria

Guaixe 2015ko urr. 22a, 19:09
Natalia Azkonak jaso zuen saria.

Bide Berdeen Europako Elkarteak (AEVV-EGWA) bikaintasuna eta ekimen eredugarriak aitortzeko hiruna sari banatu zituen aurreko ostiralean. Belgikako Namur hirian Plazaola Turismo Partzuergoak bikaintasunaren 2. saria jaso zuen. Haren buru Natalia Azkonak jaso zuen saria. Patzuergoko kide da Arakilgo Udala.

Elkarteak “bide hauen ezaugarriak ongien integratzen dituen eta euren balore espezifikoengatik eredugarriak diren Europako bide berdeak” saritzen ditu horrela. Eta Plazaolaren kasuan partzuergoa sortu zenetik egindako lana eta izandako pertseberantzia aitortu dio; baita inguruko udalen onurarako Plazaolako bide berdea egokitzeko eta haren proiekzioan eta turismo garapenean egindako lana ere.

Bestalde, Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendari izendatu zuten irailean eta hura ordezkatzeko deialdi publikora 14 pertsona aurkeztu ziren. Etxarriarra postuan ordezkatu duena Gustavo Ortiz de Barron da, astearteaz geroztik ari da lanean.